Zer da sormena? Sormena adimen mota gisa agertzen den prozesua da, eta adimen horri pentsamendu dibergentea gehitu behar zaio. Sormena, guztiok dugun gaitasuna da eta arazo berriak, irtenbide irudimentsuen bidez konpontzeko balio du.
Sormena neurtzeko lau ezaugarri daude:
1.- Jariotasuna. Dugun ideia kopurua.
2.- Malgutasuna. Bakoitzak ideiak azaltzeko duen gaitasuna. Malgutasuna asko goraipatzen den bertutea da. Nik P letraz hasten diren izenak esateko eskatzen badut, normalean ohikoak bururatzen zaizkigu. Malgutasuna patroi hori gainditzea litzateke.
3.- Originaltasuna. Erantzun berriak emateko gaitasuna.
4.- Lanketa.
Sormena duten pertsonek, arazoak beste era batera planteatzeko eta erantzun berriak emateko gaitasuna izaten dute. Edozein gairen inguruan duten oinarrizko ezagutza errentagarri egiten dute eta modu azkarrean erabiltzen dute hain sortzaileak ez garen pertsonen aldean. Pertsona horiek nortasun berezia dute eta erronkei eusten diete, amore eman gabe. Arriskuak beren gain hartzen dituzte eta irakasleari “hau erraza da, eman zailagoa den zerbait!” modukoak esaten dizkiote.
Sternbergen teoriaren arabera, hau da, adimenaren baliabideetan oinarritutako teoriaren arabera, sormena duten pertsonak, berritzaileak dira, ez dute irakaslearen beharrik eta ez dute jarraibide askoren beharrik; globalak dira, basoa bere osotasunean ikusten dute eta sintesia egiteko gai dira. Pentsamendu liberalaren estiloa dute; ez dituzte ohiko ereduak erabiltzen, ez dituzte erabiltzen gelako gainerako haurrek erabiltzen dituzten ikuspegiak, ikuspegi zabalagoa dute. Horregatik dira malguak, eta bestelako ideiak onartzen dituzte. Baina gure eskoletan ez da horretarako lekurik izaten, testuinguruak oso zorrotzak dira, oso itxiak, eta sormena mugatzen dugu. Zenbat aldiz entzun ditugu “Ixildu zaitez eta ez esan tontakeriarik!” modukoak ikasle batek zerbait esaten duenean!
Irakasleei helarazi beharreko mezua hau da: eskolan testuinguru zabalagoak sortu beharko genituzke, ideia eta produktu sortzaileak saritu beharko genituzke. Eta sormena etapa guztietan landu beharko genuke; izan ere, Haur Hezkuntzan sormena lantzen dugu, baina Lehen Hezkuntzan edukien arabera funtzionatzen hasten gara eta sormena mugatzen hasten gara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario