tailerrak

jueves, 1 de diciembre de 2011

Material desberdinak

PLASTIKA LANTZEKO MATERIALA

Plastikako lanak egiteko,hainbat material erabil ditzakegu haurrekin,baina beti jotzen dugu material simpleetara.Materiala berria ,umeen irudimena lantzeko tresna garrantzitzua da horrexegatik hemen jarriko dut materialen zerrenda bat:

- Eskuak
- Margoak (plastidecor, argizariak, klarionak, pastelak, tenperak...)
- Plastilina
- Buztina
- Bestelakoak (guraizeak, azukrea, txokolate-hautsa, fruta, hostoak, harriak, loreak, zaborretarako materiala...)
- Paperak (pinotxo, zelofan, zetazkoa, landare-papera, ebakinak, aldizkariak, orriak, gometxak, kartulinak...)
- Irudiak (Mirorenak, Van Goghenak eta abar...)
- Tresnak: isipuak, neurri ezberdinetako espumazko arrabolak, sprayak...)

miércoles, 30 de noviembre de 2011

ZER GARAIKO ERAGINAK JASO ZENITUZTELA USTE DUZU? ZER GEHIAGO LANDU DAITEKE PLASTIKAN, ZUEN HEZKUNTZA HISTORIAN LANDU EZ ZENITUZTENAK?

Hiru legediak irakurri ondoren LGE, LOGSE eta LOE honako ondoriora iritsi naiz: adinagatik LOGSE-ko legean hezitako ikasleak izan beharko genuke ( eta beste hainbat ikasgaiei dagokionez horrela garela uste dut) baina, plastikaren arloan LGE legediaren arabera hezitakoak gara.
Kontzeptu tradizionaletan oinarritzen ziren gure plastikako irakasleak. Klase gidatuak izaten ziren eta adierazmen kreatibo eta libreari ez zitzaion behar adineko garrantzirik ematen. Aldiz, teknika ugari ikasi genituen eta material ezberdinen erabilera.
Nire ustez, plastika ikasgaiak ere beste ikasgaiak bezala eguneroko errealitatearekin eta bertan ematen diren aldeketekin bat etorri behar du. Ikasleei jakinarazi behar zaie plastika ikasgaia baliogarria dela testuingurua ulertzeko.
Nire garaian ez genuen ikusmen kultura landu eta atzetik datozen haurrek baliabide gehiago dituzte ikusmen kulturan heziak izateko. Adibidez, museoetara irteerak egiten dituztenean, ikusmenezko istoriak sortzeko, kultura eta gure identitateari buruz erreflexionatzeko... gai direla erakusten zaie.
Jasotako legera bueltatuz eta gaur egungoarekin alderatuz, ikasgai honi lehen baino garrantzi gehiago ematen zaiola iruditzen zait eta pausu garrantzitsu bat eman du; hala nola, ikasleen iritzi kritikoa bultzatzeko, sormena indartzeko, artea errepresentatzeko, ikusmenezko kulturan parte hartzeko e.a.

Gabonetako galtzerdia

Eskulan hau apaingarri ederra izan daiteke gabonetan ipintzeko edota Olentzerok opari txikiak uzteko, Adi!

MATERIALAK:
  • Feldroa
  • Orratza
  • Haria
  • Lekeda zuria
  • Errotulagailu beltza
  • Botoiak
PAUSUAK:

1. Feldroa erditik dolestuko dugu eta errotulagailu beltzarekin galtzerdi bat marraztu eta moztuko dugu. 



 2. Galtzerdi biak ingurutik josiko ditugu, feldroaren kolore berdineko edo desberdineko haria erabili ahal duzue.

  3. Amaitzeko galtzerdia apainduko dugu: galtzerditik sakabanatuta botoiak itsatsi, eta ertz batean feldro zinta bat josiko diogu eskegi ahal izateko.


  
Prest dago, zuhaitzatik eskegitre utzieta olentzero etortzea itxaron!

KLIK! KLAK! birzikla!

zaramara botatzen duguna erabiliz,
nola egin gauza berriak eskolan
PAPER BIRZIKLATUA
Liburu hau Haur Hezkuntzako bigarren zikloan erabiltzeko da. Dena dela,
irakasle bakoitzak nahierara alda ditzake hemen bilduriko jarduerak; eta,
jakina, bestelako proposamenak egin ditzake. Eskulan hauetako asko
egokiak dira Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleentzat ere.
Liburu hau egiteko, hezkuntza-arloko geure esperientzia eta jardunbidea
hartu ditugu oinarritzat, baita, horrekin batera, neska-mutilek gure
ikasgeletan sorturikoa eta guk lankideengandik ikasitakoa ere.
Hasiera batean, baliteke jostailu eta tresna erosiak erakargarriagoak
izatea neska-mutilentzat. Baina ez dute irudimena lantzeko aukera handirik
ematen: amaiturik daude eta oso erabilera zehatzak dituzte. Haurrek
berek egindako jostailuekin, ordea, ez da horrelakorik gertatzen: haurrek
parte hartzen dute sortze-prozesuan, beren okerrak zuzentzeko aukera
izaten dute, beren gustuen arabera moldatu ahal dute azken emaitza.
Produktu irekia da eta irudimena garatzeko aukera ugari eskaintzen ditu.
Liburu honetan bilduriko jarduerak eguneko une desberdinetan egin
daitezke. Hainbat aukera dago:
* Hondakinetarako txoko berezia. Neska-mutilek beren kasa jardungo
dute hor, bakoitzak gura duena eginez. Aukeran, gai hori ikasgelako
beste txoko batzuetan ere ipin daiteke.
* Ikasgelako proiektuak. Taldeak erabakitakoaren arabera erabiliko dira
gaiak (gaztelu-proiektu batean, esaterako, gaztelua, apaingarriak,
tresnak eta abar egin daitezke).
* Tailerrak, hainbat gauza egiten irakasteko (esku-saskiak, pin-ak, otarreak,
haizemaileak...).
* Unean uneko jarduerak. Egun berezi baterako opariak, esaterako.
Gai horiek modu askotara erabil ditzakegu: jolaserako, lagungarri gisa,
oparitarako, ikasgelarako...
Gaiak biltzeko orduan, funtsezkoa da neska-mutilek parte hartzea: haiek
ekarri behar dituzte, eta senideek lagundu behar diete zeregin horretan.
Ikasgelan, gaiak sailkatzen eta antolatzen lagundu behar dute.
Hondakinak sailkatutakoan, jarduera erraz eta erakargarri baten bidez
aurkeztuko dizkiegu. Motibatzeko balioko digu horrek. Garrantzi
handikoa da neska-mutilek prozesuaren fase guztiak eta azken emaitza
ikustea. Gero, gaia emango diegu, eskuan erabil dezaten, azter dezaten
eta gura dutena sortzeko balia dezaten. Ez ditugu estutu behar: prozesuak
aurrera egin ahala neska-mutilek gero eta gogo biziagoa izango dute
lanean aritzeko. Gaiak erabiltzeak berak eta aurretiaz proiektatutako
zerbait sortzeak azken emaitzak baino atsegin handiagoa emango diete.
Guk, hezitzaile garen aldetik, euren proposamenak gauzatzen lagundu
behar diegu, adore eman, jarduerak iradoki eta pentsatzen lagundu,
bidean aurkitutako oztopoak gainditzeko modua asma dezaten.
Bakoitzak zer egin duen esan arte itxarongo dugu; orduan, egindako
ahalegina baloratuko dugu, dagokion neurrian.
Garrantzi handikoa da eskulan bakoitza amaitutakoan lan-prozesuari
buruzko gogoeta egitea neska-mutilekin batera. Zein gai aukeratu duten
eta nola erabili duten azalduko dute. Gogoeta ahoz, idatziz edo marrazki
bidez egin daiteke.
Taldea gai hori erabiltzera ohitzen den neurrian, apurka-apurka,
ahaleginak egingo ditugu ikasleek berek euren lana antola dezaten: zer,
zelan eta zerez egingo duten erabaki behar dute.
Saio bakoitzaren ostean, ordenaturik eta sailkaturik geratu behar du gaiak.
Taldea arduratuko da horretaz, ikasteko prozesuaren alderdi garrantzitsua
baita.
Liburua atalka banatuta dago, zarama-poltsa osatzen duten gaien
arabera. Atal bakoitzaren hasieran gaiaren deskripizio laburra aurkituko
duzu. Horrekin batera, gai horietako bakoitza fabrikatzeak eta deusezteak
dakartzan ingurugiro-arazo nagusiak ere azaltzen ditugu. Gainera, gai
horietako bakoitzaz egiten diren hondakin arruntenen zerrenda aurkituko
duzu. Proposatutako eskulanak egiteko erabil ditzakezu, baita zeuri
bururatzen zaizkizun beste batzuk ere.
Ikusi dugunez, hainbat gauza egiteko erabil ditzakegu etxean
zakarrontzira botatzen ditugun gaiak. Aplikazio praktiko eta zuzena dute
ikasgelan. Baina, horrez gain, beste eginkizun bat ere bete behar dute:
neska-mutilei erakustea garrantzi handikoa dela zaborretara bota ohi
duguna baloratzea.
Liburu honetan bildutako jardueren bidez, hezkuntza-prozesuaren hasiera-
-hasieratik irakatsi gura diegu neska-mutilei hondakinak berrerabili eta
birziklatu egin behar direla. Beste aukera bat eman behar diogu hondakin
bakoitzari. Zakarrontzira bota aurretik, zertarako erabil dezakegun
pentsatu behar dugu. Txiki-txikitatik hori ikasten badugu, askoz errazagoa
izango zaigu zaramarekin beste era batera jokatzea. Besterik gabe
zaramatzat hartu beharrean, kontuan izango dugu gauza askotarako erabil
daitekeen baliabidea dela.
Orain, zertxobait gehiago ikasiko dugu hiriko hondakin solidoei buruz
(zaramari buruz, alegia). Gizakiak hondakinak sortu ditu antzina-antzinatik.
Dena dela, aspaldi hartan, zabor gutxi zegoen, eta naturak eragozpenik
gabe asimilatzen zuen. Oso urriak ziren substantzia toxikoak eta
industriako produktu kimiko eraldatuak.
Orain arte naturan sekula egon ez diren substantzia berriak sortu ditugu,
eta oso zaila da horrelakoak deuseztatzea. Geu gara gainerako izaki
bizidunek ezin erabil ditzaketen hondakinak sortzen dituen izaki bakarra:
plastikoak, beira, olioak...; horiek guztiek urteak eta urteak ematen dituzte
lurzoruan deskonposatu edo desagertu barik.
Gero eta jende gehiago bizi da hirietan eta, gainera, ikaragarri handitu da
kontsumitzeko ahalmena. Hori dela eta, zarama gure garaiko ingurugiro-
-arazorik larrienetako bat izatera iritsi da. Batetik, modu egokian biltzen ez
bada, osasun eta higiene arazoak ekartzen ditu. Bestetik, Bizkaia bezalako
lurralde batean sortzen dugun zarama guztia gordetzeko behar adina
lekurik ez dago.
ZARAMA
Hainbat eskulan egingo ditugu hiriko hondakin solidoak gaitzat erabiliz.
Honakoa lortu gura dugu horren bidez:
* Neska-mutilei tokian tokiko ingurugiro-arazoen berri jakinaraztea.
* Ingurunea baloratzen eta errespetatzen ikastea.
* Ikasleak gure gizartean nagusi den kontsumismoarekiko sentikor
bihurtzea eta arduraz kontsumitzen irakastea, gauzei berez duten balioa
aitortuz eta zarrasteldu barik.
* Eskola eta familia bateratzea, ingurune bakarra osa dezaten.
* Sormenaren garapena eta gustu estetikoa sustatzea.
* Gauzak eskuez erabiltzeko trebetasuna lortzea eta garatzea.
HELBURUAK

Atal honetan, hainbat aholku emango dizkizuegu, eskulanak egitean
lagungarri izango zaizkizuelakoan.
ITSASTEKO:
1.- Barrako lekeda oso egokia da papera, artilea, oihala, poltsetako
plastikoa eta bestelakoak itsasteko. Garbia eta erabilerraza da. Beste
edozein lekeda-motak baino gutxiago hezetzen du papera. Berehala
lehortzen denez, lanean jarrai dezakegu lehortu arte itxaron barik.
Gainera, gura izanez gero, egin bezain laster zuzen dezakegu lana.
Berori dugu lekedarik egokiena adin txikiko neska-mutilentzat.
2.- Kola zuria oso egokia da kartoi gainean papera, kartoia, artilea, oihala,
materia organikoa, kortxoa, zura eta plastikoa itsasteko. Ogi-apurrak
gogortzeko ere balio du, eta paper-orea egiteko ere bai. Pigmentuz
nahasirik, pinturak lortzen dira. Gaiak hezetzen ditu eta, beraz, lehortu
arte itxaron beharra dago lanean jarraitzeko. Paper edo kartoi
margotuen gainazalean hedaturik, itxura satinatua ematen die. Pintzelez
zein eskuz aplika daiteke. Ur pixka batekin diluiturik, distira eta
sendotasuna emateko balio du (bernizadura).
3.- Alkyla oso egokia da erabiliko ditugun gaien gainazalak prestatzeko.
Poroak estaltzeko erabiltzen da zuran, kartoian, buztinean, eskaiolan...
Papera, kartoia, artilea eta bestelakoak itsasteko erabil daiteke, baina
ez da kola zuria bezain sendoa, urak eta hezetasunak bigundu egiten
dute eta. Eskulana amaitutakoan pintura mateei distira handiagoa
emateko ere erabil dezakegu (bernizadura).
LOTZEKO:
1.- Zinta eransgarria: koloreduna, enbalatzekoa, bi aldeetatik itsasten
duena edo zelo-papera. Mota guztietako paperak, kartoiak, plastikoak,
hariak, artileak, metalak eta beirak lotzeko balio du. Haurrek errazago
erabiltzen dituzte zelo-papera eta zinta eransgarri estuak zinta zabalak
baino. Erabilerraza da, garbia, erosoa eta erabiltzen azkarra. Nolanahi
ere, ez da gai guztietan berdin itsasten.
2.- Sokak, lokarriak, hariak, artilea, alanbre mehea eta kablea. Lotzeko,
kordatzeko, josteko eta eusteko balio dute. Haurrek, gehienetan,
helduek lagundurik erabili behar dituzte.
GAIAK ETA AHOLKU

3.- Mahaiko zein hormako grapagailuak. Paperak, kartoiak, plastikoak,
oihalak, artileak, zurak, kortxoa eta horrelakoak grapatzeko erabiliko
ditugu. Azkarrak, eraginkorrak eta erabilerrazak dira. Hala ere, haurrek
grapagailu txikiak soilik erabiliko dituzte, kontu handiz beti eta alboan
helduren bat daukatela.
4.- Plastikozko edo metalezko orratzak. Artilez, hariz edo kotoizko lokarriz
josteko eta kordatzeko balio dute. Haurrekin, artilerako jostorratz lodi
eta kamutsak erabiliko ditugu. Txikienentzat, plastikozkoak dira
egokienak.
EBAKITZEKO:
1.- Artaziak eta cutterra. Merkatuan, soslai desberdinak lortzen dituzten
artaziak aurki ditzakegu: artezak, ondulatuak edo horzdunak. Artaziekin
papera, kartoi mehea, plastiko biguna, oihala, artilea, haria, materia
organikoa, kortxozko xafla meheak eta horrelakoak ebaki ahal ditugu.
Haurrek punta kamutseko artazi txikiak erabiliko dituzte.
Cutterraz gairik gogorrenak eta lodienak ebakiko ditugu: kartoia,
plastikoa, kortxoa... Tresna arriskutsua da eta, beraz, helduek baino ez
dute erabiliko.
ZULATZEKO:
1.- Puntzoia eta iltzeak. Papera, kartoia, plastikoa eta materia organikoa
pikatzeko eta zulatzeko erabiliko dugu puntzoia. Haur Hezkuntzako
ikasgela gehienetan erabiltzen dute.
Iltzeekin metala eta plastiko gogorrak zulatuko ditugu, mailu baten
laguntzaz. Helduek bakarrik erabiliko dituzte.
PINTATZEKO:
1.- Punta eta lodiera desberdineko errotuladoreak. Meheenak, marrazteko
eta gauza txikiak margotzeko erabil daitezke. Lodienak, ostera,
gainazalak pintatzeko. Papera, kartoia, materia organikoa, zura eta
horrelakoak margotzeko erabiliko ditugu. Badira errotuladore bereziak
oihala, plastikoa, beira eta metala pintatzeko. Erabilerrazak dira haien
erabilera kontrolatuz gero.
2.- Argizarizko pintura bigunak, erdibigunak eta gogorrak. Papera, kartoia,
poliespana, oihala, zura, kortxoa, materia organikoa eta abar
margotzeko. Erraz erabiltzen dira eta emaitzak oso ikusgarriak eta
deigarriak izaten dira. Distiratsu geratzea eta ez zikintzea gura badugu,
kola zuri diluituzko edo alkylezko geruza bat eman dezakegu gainean.
PRAKTIKOAK

3.- Hatz-pinturak eta tenperak. Papera, kartoia, oihala, artilea, kortxoa, zura
eta materia organikoa margotzeko. Erabilerrazak dira, eta oso
atseginak haurrentzat. Akabera ikusgarria. Haiei esker, arinago
bukatzen dira lanak. Hainbat teknika dago gai hori aplikatzeko: eskuak
eta atzamarrak, lodiera desberdineko pintzelak, putz egitea,
estanpatzea, belakia, arrabola... Opakoa dute akabera, ez dira
urarekiko erresistenteak eta, batzuetan, arrakalatu egiten dira. Hori
gerta ez dadin, urez diluitutako kola zurizko geruza bat hedatuko dugu
gainean. Horrek, gainera, distira emango dio eskulanari.
Materia organikoa da gure zarama-poltsako gairik ugariena. Otorduetan
uzten ditugun janari-hondarrak dira nagusi zabortegietan. Antzina,
baserriko animaliek jaten zituzten eta, beraz, ez zioten inolako kalterik
egiten naturari. Soro-zelaietara botatzen ziren apurrak berehala
desagertzen ziren, naturaren berezko zikloan aise sartuta.
Gaur egun, ordea, hirietan gero eta jende gehiago bizi denez eta janari-
-hondakinak jaten zituzten animaliak hurbil ez ditugunez, materia
organikoa arazo larria da zabortegietan. Hara iritsirik, zanpatu eta lurrez
estaltzen dute, usain txarrik zabal ez dadin eta pertsona zein
animalientzako osasun-arazorik sor ez dadin. Deskonposatzean, gas sukoi
bat sortzen da: metanoa. Behar den moduan tratatu ezean, suteak piztu
ahal ditu. Bestalde, euriko urak deskonposatzen ari den materia
organikoa bustitzen badu, ur horrek produktu poluitzaileak arrasta ditzake
ibaietaraino eta lurpeko ur-isurietaraino.
Horregatik, hiriko hondakinen arazoa arinduko badugu, materia organiko
gutxiago bota behar dugu zakarretara. Horretarako, batetik, jango
duguna bakarrik erosi behar dugu, eta, bestetik, beste aukera bat eman
behar diegu astiro deskonposatzen diren gaiei.
BALIABIDEAK
* Frutak eta fruitu lehorrak: oskolak, azalak, haziak...
* Barazkiak: zurtoinak, hostoak, sustraiak, azalak...
* Okela eta arraina: hezurrak, lumak...
* Laboreak: ogi gogorra, ogi-mamia...
* Maskorrak, oskolak...
* Lorategietako landare-hondarrak, harea, kanaberak...
MATERIA ORGANIKOA
010987o
HAU BEHAR DUGU:
Laranja edo limoi batzuen azalak
Artilea edo kotoizko hari lodia
Alanbre lodi eta luzea
Jostorratz kamutsa
Tenperak
Artaziak
Pintzela
ZELAN EGIN?
1.- Artaziak erabiliz azalak zati irregularretan ebaki.
2.- Azal-zatiak alanbrean kordatu, batetik bestera tartetxo bat utzita.
3.- Azalak erabat lehortu
arte itxaron (egun
batzuk).
4.- Alanbrean kordaturik
daudela, pintzel batekin
margotu.
5.- Lehortutakoan, alanbretik
atera eta artilean kordatu
jostorratza erabiliz.
IDUNEKOA
Laranja zein limoien azalak erditik ebakita, honakoa ere egin dezakegu:
• Dortoka-oskolak, marigorringoaren edo kirikiñoaren gorputza,
eguzkiak, ilargiak, aurpegiak. Dortoka egiteko erabilitako teknika
bera baliatu
• Loreak, azala ataletan edo zerrenda batean ebakiz.
• Txontxongiloak. Gorputz-atalak ebaki eta euskarri baten gainean
antolatu.
eta gainera...
11
HAU BEHAR DUGU:
Fruitu lehorren oskolak: pipitak,
intxaurrak, hurrak...
Hostoak, loreak, belarrak...
(lehorrak)
Kartoia
Puntzoia edo artaziak
Tenperak
Kola zuria edo alkyla
ZELAN EGIN?
1.- Tamaina bereko obalo bi marraztu
eta ebaki.
2.- Markoa egiteko, obalo horietako batean
obalo txikiago bat marraztu eta ebaki edo
pikatu.
3.- Fruitu lehorren oskolak kolaz itsatsi markoan.
4.- Beste obaloa tenperaz margotu eta markoaren
gainean itsatsi.
5.- Dena bernizatu kola zuriz edo alkylez.
6.- Koadroaren erdian hosto, lore eta belar lehorrak
itsatsi, norberak gura duen irudia eginez.
Motiboren batez apain daiteke. Kasu honetan, tximeleta ipini dugu,
karamelu baten paperaz egina.
MARKOAK
• Argazki-albumak, oparitarako kutxak eta bestelako gauzak
apaintzeko erabil ditzakegu gai horiek.
eta gainera...
12
HAU BEHAR DUGU:
12 arrautza-oskol erdi
Dozenako arrautzontzi bat
(kartoizkoa)
Lurra
Haziak (perrexila, dilistak,
garia...)
Tenperak
Pintzela
Kola zuria edo alkyla
ZELAN EGIN?
1.- Arrautzontzia tenpera berdez margotu barrutik eta kanpotik. Norberak
gogoko duen erara apaindu. Bernizatu.
2.- Hamabi arrautza-oskol erdiak arrautzontziaren alde bateko hutsuneetan
ipini.
3.- Lur apur bat ipini oskol bakoitzean.
4.- Haziak erein, eta erne arte itxaron.
Beste minilorategi bat egin dezakegu pinaburu ireki batean. Irekiuneetan
haziak sartu eta pinaburua ontzi baten gainean jarri ur apur batekin.
MINILORATEGIA
Kartoizko arrautzontziak hau egiteko ere erabil ditzakegu:
• Txontxongiloak. Arrautzontzi biren beheko atalak albo batetik
elkartu, margotu eta paper batez estali. Gura duzun animalia
pintatu paperean.
• Bitxiontziak.
• Tulipak. Kartoizko arrautzontzi bat banakako ataletan ebaki.
Petaloak egiteko, atal bakoitzari ebaki batzuk egin (diagonalean).
Zurtoina egiteko, berriz, edateko ziritxo bat sartu erditik.
eta gainera...
13
HAU BEHAR DUGU:
Labore-kutxa bat edo horren antzeko
beste kutxaren bat
Ogi gogorra, itsaski-maskorrak, perrexil
lehorra, fruta eta barazki desberdinen
azal lehorrak, arrautzak, baratxuri eta
kipulen azalak
Patatak, baratxuriak, kipulak eta
horrelakoak biltzeko sareak
Egunkari-papera
Kola zuria edo alkyla
Pintzela
Tenperak
Artaziak edo puntzoia
Zelo-papera
ZELAN EGIN?
1.- Angeluzuzen bat markatu kutxaren goiko aldean, gutxienez 2 cm-ko
marjina utzita.
2.- Kutxan markatutako angeluzuzena pikatu edo ebaki.
3.- Kutxaren alboak egunkari-paperez forratu.
4.- Kutxa pintatu.
5.- Aukeratutako gaiak kutxa barruan itsatsi, norberak
gura duen konposizioa eginez.
6.- Kutxa eta konposizioa bernizatu.
7.- Sarean bildu kutxa osoa, ondo estuturik. Atzetik eutsi zelo-paperez edo
sarea ixten zuen errafiarekin.
KONPOSIZIO LIBREA
Honakoa ere egin dezakegu gai horiekin:
• Giltzatakoak. Kartoi baten gainean fruitu lehorren oskolak, fruten
hezurrak, haziak eta horrelakoak itsatsi eta kola zuriz gogortu.
eta gainera...
14
HAU BEHAR DUGU:
Txirimoia lehor baten azalaren erdia
Pistatxa-oskolak
Kakahuete-oskolak
Egunkari-papera
Kartoia
Argizarizko pintura gogorrak
Kola zuria
Pintzela
Puntzoia
Artaziak
ZELAN EGIN?
1.- Lehortu eta zimurtu aurretik, egunkari-paperez bete txirimoia-azalaren
hutsunea, dortokaren oskola egiteko.
2.- Dortokaren burua: kakahuete baten oskola itsatsi txortena
kendutakoan txirimoia-azalean geratu den hutsunean.
3.- Buztana: txirimoia-azalaren beste aldean koskatxo bat egin eta pistatxa
baten oskola itsatsi hor.
4.- Kartoian zilueta bat marraztu eta pikatu edo ebaki. Txirimoia-azalaren
forma eta tamaina bera izan behar ditu.
5.- Kartoizko zilueta dortokaren oskolaren azpiko aldeari itsatsi.
6.- Lau pistatxaren oskolak itsatsi hankak egiteko.
7.- Begiak eta ahoa pintatu argizarizko pinturaz.
8.- Dortoka osoa bernizatu.
DORTOKA
Honakoa ere egin dezakegu txirimoia-azalarekin:
• Bestelako animaliak: sagua, kirikiñoa, marigorringoa..., bakoitza
dagokion moduan apaindurik.
• Mahai erdian jartzeko lorontziak, belar eta lore lehorrekin.
eta gainera...
1

domingo, 27 de noviembre de 2011

GABONAK DATOZ!

Kaixo lagunak! Gabonak heltzear daude eta gabonekin batera etxea dekoratzeko irrikak!
Hona hemen zuhaitza dekoratzeko bolak, elurrezko panpinak... egiteko jarraibide batzuk.Begira begira hemen!