tailerrak

miércoles, 26 de octubre de 2011

Zer da Arte Hezkuntza?

Batzuk plastika izenarekin ezagutu dugu gure eskola garaian. Baina ba
al dira sinonimoak plastika eta arte hezkuntza? Gai horren inguruan
eztabaida dago, batzuen ustez arte hezkuntza termino zabalagoa baita,
ekintzaz gain gogoeta barneratzen duena.

Edonola, arte hezkuntzak suertatu behar izan ditu hainbat aurreiritzi eta
balorazio baxua hezkuntzan:

- Arte hezkuntza erlazionatu izan da eskulanekin batzuetan, artea
trebetasunarekin lotuz.
- Sormena, adierazpena..., artista jenio bat moduan ulertu izan da,
jaiotzetik dohain bat duena.
- Artea jarduera emozionala dela esan omen izan da ere, arrazoitik
urrun, eta beraz ezin daitekeena ebaluatu.

Matematikak, Lengoaia edota Historia ikasgaietan pentsatzen dugunean
argi daukagu zertaz ari garen, baina zer da Arte Hezkuntza eta zein
eduki jorratu behar ditu?

Aldaketa nabarmenak egon dira ikasgaia ulertzeko eta emateko eran
garai ezberdinetan, momentu bakoitzeko joera filosofikoak jarraituz.
Gaur egun eredu ezberdinak elkarbizitzen dira. Izan ere, curriculumaren
malgutasunak eskaintzen dio aukera zabala irakasleari.

ZER LANTZEN DA?

Ikusizko irudiak, arte lanak, sinboloak, iragarki mundua, antzinako eta
eguneko kulturmateriala.

Landu nahi diren gaitasunak zerak dira: sormena, oharmena, ikusizko
memoria, estetika, interpretazioa edota inteligentzia espaziala.

Horretarako materialak eta tresnak ugari erabili daitezke, jorratzen ari
garen teknikaren edo lanaren arabera, margotzeko adibidez pinturaz,
arkatzaz, errotulkiz, etab. baliotu gaitezke, moldeatzeko buztina,
zeramika.... Baina jorratu ahal ditugu ere zinema, argazkigintza, diseinu
grafikoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario